XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere ile beltz leuna, bere azal iluna laztantzen zuen, eta irrifar eder bat ikusten nuen, ezpain gorri batzuen atzetik.

Bapatean, ama hizketan hasten zitzaidala nabaritu nuen, ezinezkoa zen, erotzen hasia nintzen, harri bat hartu eta uretara bota nuen.

Nire amaren aurpegia formaz aldatzen hasia zen.

Uretan islaturik ikusi nuen neure burua.

Denbora asko iragan zen, ez nuela nire aurpegia ikusten.

Oso zikina nuen ilea, iadanik ez zuen lehengo dizdira.

Nire aurpegia zurbila zegoen eta begi berdeek ez zuten lehengo alaitasunik, itzaliak zeuden, hilik.

Malkoak jariatzeko baina ez ziren bizi nire begiak, bestela, betirako itzaliak egongo ziren.

Nekez lortu nuen ezpainak ikustea.

Hain txuriak zeuden, non ezinezkoa zitzaidan ezpainak bereiztea.

Zigarro bai piztu nuen.

Nire txokorantz abiatu nintzen, bapatean argi bat ikusi nuen.

Nire txokoaren gainean zegoen etxean, mutil bat ikusi nuen leihoaren atzean.

Niri begiratzen zidan, eta ni begira gelditu nintzen.

Gure begiradak gurutzatu genituen, eta gauza arraro bat sentitu nuen nire gorputzaren barrenean.

Ez nuen inoiz horrelakorik sentitu.

Gustatzen zitzaidan momentu horretan sentitu nuena, eta honela gelditu nintzen, hondartzan eserita, leiho atzean begi gris batzuekin begirada gurutzatzen.

Bera ere honela gelditu zen, niri begira.

Honela hartu nuen lo, gorputzean, gauza arraro hori barruan nuela.

Hurrengo goizean bueltatxo bat eman nuen.

Oso iluna zegoen dena.

Haizearen bidez, ez zenuen begibistan hautsa, area eta tristura baino gauza alaiagorik.

Dena iskanbila zen.

Jendeak arraro begiratzen zidan, arroparengatik beharbada.

Emakume guztiek chador batzuek erabiltzen baitzituzten.

Nahiz eta goiza izan, ez zegoen argi izpirik ingurunean, ezta gure arimetan ere.

Noren errua?

Gurea seguraski, autodestrukziorako joera hau ez dakit nondik atera dugun, baina nik ez dut gustoko.

Hobe jendearen aurpegietan itxaropena islaturik ikusiko banu, hobe haurren irrifarra ikusiko banu, hobe...

Baina nik ezin nuen jendeengan itxaropena nabarmendu, ezin nuen haur baten irrifarra ikusi, nik ez bainuen itxaropenik, ezta gazte baten irrifarrik ere.

Joanak dira dena zorionez zipristindurik aurki genezakeen egunak, joanak dira gure amodioa, gure ametsak, hutsik gaude bizitza honetan, bai hutsik.

Iadanik hildako bat baino hutsago aurkitzen nintzen.

Hildakoak izpiritua nahiz arima duelako nonbait.

Guk, nik behintzat, iadanik ez daukat ez izpiriturik, ezta arimarik ere.

Negarrez aurkitu nintzen bapatean merkatu baten erdian.

Denak oihuka hasi zitzaizkidan, (...)